XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen urtebetzean. BOST URTETAKO EGITASMOAK BETERIK

Eusko Jaurlaritzaren euskalduntze ta alfabetatze zerbitzuak aurten martxan jarri zela bostgarren urtea betetzen du.

1981ean, HABE lanean hasi zenean, ez zuen euskal administrazioaren aurrekontuetako dirurik; bost urte beranduago, gaur egun 1.690 milloe ditu Euskal Herriko biztanleei euskalduntze zerbitzu egoki bat emateko.

Egitasmoak bete dira eta proiektu gehiago martxan jartzeko asmoak bidean.

HABE erakundea sortu zenean irakaslerik ez edukitzeagatik, gaur egun hogeita hamairu euskaltegi martxan edukitzea pasa da eta hirurehun bat irakasle denera.

Joxe Juan Txabarrik zuzentzen dituen euskaltegi hauen bitartez Euskadiko Elkarte Autonomoan hamar mila biztanle baino gehiago dituzten herrietan HABEren zerbitzuak dituzte.

Datorren irailarako, erakunde honek bosgarren urtebetetzea betetzen duenerako, beste zortzi bat euskaltegi gehiago Elkarte Autonomoan sakabanaturik zabalduko ditu.

Berrogei euskaltegien muga gaindituko

Honela, hasiera batetan eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak zuzendurik sortutako erakunde honek berrogei euskaltegien muga gaindituko du.

HABEk ez ditu bakarrik berak sortutako euskaltegiak laguntzen; Jose Juan Txabarrik, bertako zuzendariak duela egun gutxi erakundeak Donostian duen egoitza nagusian aditzera eman zuenez, gaur egun euskara irakasteko eta euskalduntze arloan lan egiten duten euskaltegi guztiak HABEren aurrekontutik diru laguntzak jasotzen dituzte.

Urte honetan zehar lurralde historikoetako euskaltegi pribatuek (bertan homologatuak, libreak eta konbenioak dituztenekin taldekatzen dira) bostehun ta hirurogeita zortzi milloe jasoko dituzte, eta udal euskaltegiak berriz larehunta berrogeita hiru milloe.

Honela, denera 1986 urteko aurrekontuetan HABEk mila milloe baino gehiago gastatuko ditu euskaltegi pribatuei emandako diru laguntzetan.

1986eko egitasmoak

Euskalduntze eta alfabetatze zerbitzuak dituen bost atal desbedinek helburu bakarra dute: gero ta ahal duten neurrian euskara irakasteko metodoak hobeagotu.

Saila bakoitzak bere aldetik, baina danak helburu argi bat dutela beren plangintzak aurrera ateratzen dituzte.

Honela eta danak garrantzitsuak baldin badira euskararen zabalkunderako, bat da gehien bat bere arreta esnatu duena: Lagungarri pedagogikoen saila?

Bertako arduradunak Txabarrirekin batera azaldu zuen sail honen helburuen artean ikusentzunezkoen mailegu zerbitzuaren alorrean lan egiten jarraitzea zela.

HABEk beste euskaltegi batzu laguntzen ditu ere.

L. Goienetxe.